XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LEHEN EKITALDIA. I Eszena.LUZIA - Antonio!... Non zaude?... Antonio!
ANTONIO - Ez oihu egin... hemen nago, Luzia...
LUZIA -
ANTONIO -
LUZIA - Zergatik? Zer egin duzu Antonio? Esaidazu zergatik jarri duzun ahots arraro hori telefonoz...
ANTONIO - Inork ezagutu ez nazan izan da.
LUZIA - Ez zaitez paranoiko jarri eta esaidazu bart zergatik ez zaren etxera itzuli... Dei egin zeniezadakeen.
ANTONIO - Nora joango nintzen, ba, goizaldeko lauretan? Ez neukan txakurtxikirik ere, eta giltzak txamarran zeuden. Kristoren hotza pasa dut.
LUZIA - Txamarra utzi duzula? Non ordea?
ANTONIO - Utzidazu gauza denak bata bestearen ondoren kontatzen.
LUZIA - Eta zertan ari zinen zu gaueko ordu bietan, zeure autoan, eta hiritik bi kilometro baino gehiagora?
ANTONIO - Ba zera... lagun batekin nengoen... Fiatez hizketan. Atzo beste lau langileri igorri zizkieten langabetze-gutunak... absentismoarengatik. Gero jakin da hilabete bazeramatela hilik!